• Author:KODIKLINIK
  • Comments:Off

OME-K CIE-11 BERRIA AURKEZTEN DU

OME-k gaixotasunen bere nazioarteko sailkapen berria aurkeztu du, CIE-11; 2022ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko dena.

Edizio berri hau hornitzaileak eta osasun-profesionalak aldaketetara ohitzen joan daitezen argitaratu da, hortaz 2019ko maiatzean aurkeztuko da Osasunaren Munduko Batzarraren aurrean estatu kideen hartze formalerako, indarrean sartzeko data 2022ko urtarrilaren 1ean ezarrita egonez.

Sistema berriak aurreko sailkapenei dagokienez hobekuntza batzuk ditu. OME-ren iragarpenaren arabera sistema, lehen aldiz, guztiz elektronikoa da eta ingurune adiskidetsuagoa du erabiltzaileentzat.

Halaber, lehen aldiz OME-k mundu guztiko osasun profesionalen proposamenak sartu ditu sailkapenean, zeinak lankidetza bileretan parte hartu duten eta 10.000 ideia baino gehiago bidali dituzten.

OME-ren arabera, sailkapen berri honen helburua azken urteetan zehar medikuntzan produzitutako aurrerapenetara moldatzea da -CIE-10 1992an aurkeztu zen-. Adibidez, mikrobioen aurkako erresistentziei buruzko kodeak lerrokatu dira Mikrobioen Aurkako Erresistentziaren Zainketako Sistema Osoarekin (GLASS, ingelesezko bere siglengatik), eta aurkako ekitaldiei buruzko datuak jasotzeko kode espezifikoak ditu.

Halaber, kapitulu berriak sartu dira, medikuntza tradizionaleko tratamenduak sartzen dituztenak eta tipo sexualaren gorabeherenak bezalakoak. Bertsio honek dituen aldaketen artean, eta arreta mediatikoaren arrazoi izan direnak, transexualismoa portaera sexualeko atalean sartzearekin zerikusia dute eta beraz, bere ezabapenarekin buru-nahaste edo genero identitetearen desordena bezala.

Bideo-jokoek eragindako gorabehera (“Gaming disorder”) ere gehitu dute, joko digitaletako edo bideo jokoetako erabilerari dagokiona, Interneteko konexio bitartez edo hura gabe; portaera mendetasun sortzaile diren gorabeheretako epigrafe barruan.

Profesional askok irizten dute diagnostiko formalaz hitz egitea goiztiarra dela, eta bere erabilerak ondorio kaltegarri batzuk izan ditzakeela maila mediko, zientifiko, sozial, osasun publiko eta giza eskubideetan. Adibidez, positibo faltsu asko eman daitezkeela baieztatzen dute, edo etorkizuneko ikerketen objetibotasunari eragin diezaiokeela, baieztapen izaera beraietan eraginez. CIE-11ren behin betiko bertsioa urte honetako maiatzean izango da eta OME-ren aditu taldearen azken erabakia ikusiko da.

Era berean, susbstantziarik gabeko mendetasunak -ludopatia bezala- mendetasun sortzaile gorabeherako atalean sartu dira.

Buruko eta Jokabidearen Gorabehera gaineko Kapituluaren berrikusteari dagokionez, berritasun ugari gehitzen dira, horien artean eskizofrenia eta beste gorabehera psikotiko batzuen sailkapeneko aldaketak nabarmenduz. Zatiketa azpimota desberdinetan ezartzen duten aurreko proposamenen aurrean (bere artean teilakatzea, ezegonkortasunagatik eta errealitate klinikotik urruntzeagatik kritikatuak izan direnak) CIE-11k sintoma psikotikoak dituzten paziente hauek sei domeinu nagusiren arabera, presentzia eta larritasun adierazleekin, kategorizatzeko era berria proposatzen du. Gorabehera psikotikoak dituzten pazienteak kontzeptualizatzeko era berri honek kaltetutako domeinuen arabera tratamenduak neurrira egiteko orduan eta pertsonaren eguneroko funtzionamenduan etekinak eman ditzala espero da.

“Berrikuste honen oinarrizko printzipioa kode egitura eta erreminta elektronikoak sinplifikatzea izan da, profesionalei prozesuak era errazago eta  osoagoan dokumentatzea ahalbidetuko dielarik”, azaldu du Robert Jakob-ek, OME-ren Estandar, Terminologia eta Sailkapen Taldeko arduradunak.

http://www.who.int/classifications/icd/revision/en

No tags