• Author:KODIKLINIK
  • Comments:Off

Blockchain eta kodifikazioa

Teknologian modako hitz berria “blockchain” edo “bloke´katea” da, Adam Back-ek sortutako aldakortasun maximoko teknologia. Bere jatorrietan sektore ekonomikoan diru transakzioetarako (criptomoneda) erabilia eta beste lor batzuetan hedapen prozesuan, egunetik egunera desberdinagoak, etorkizuneko Interneta bezala hitz egiten da blockchain-ez.

Zer da eta nola funtzionatzen du teknologia honek?

Edozein transakzio motaren erregistrorako liburu bat bezala funtzionatzen duen bloke kateez eratutako sare bat da. Kodifikatuta (enkriptatuta) erregistratzen diren on line partekatutako datu base bateko ohar multzo bat da.

“Teknologia hau funtsean, inork aldatu edo ezaba ezin dezakeen eta auditablea den informazio erregistroa da”.

Bere ezaugarriengatik Blockchain-ek on line operatzeko era berriak sortzea baimentzen du. Nagusi bezala nabarmenduko ditugu:

  • Segurtasuna: Giltza publiko eta pribatuen protokolo kriptografikoaren erabilera, hura birtualki hautsezin eginez.
  • Gardentasuna: Sareko edozein kidek erregistroak kontsulta ditzake, haiek aldatzeko aukerarik gabe.
  • Konfiantza: Behin informazioa egiaztatuta (eta erregistratuta) aldaezin geratzen da, iruzurraren aukerak txikiagotuz.
  • Deszentralizazioa: Erregistroa eta transakzio egiaztatzea hirugarrenen esku hartzerik gabe gertatzen da, nodoen adostasunean oinarrituz.
  • Ekonomia: Erregistro zereginak, kontrola eta datu banaketa ezabatzerakoan kostu eraginkorrak txikiagotzen dira.
  • Eskalagarritasuna: Erreakzio eta erantzun ahalmen altua eskaintzen du sistemaren kalitatea arriskuan jarri gabe eta informazio-trukeak eten gabe.

Ezaugarri hauek iraultza berria eragin zuten sektore publiko eta pribatuko informazio sistemetan. Datuak erabiltzen dituen edozein enpresentzat, osasun alorrekoak kasu, Blockchain teknologiak aurrerapen handiak posible egin ditu. Onura hauen artean aipatzekoak dira:

“Historia kliniko elektronikoa (HCE) adostasun orokorrarekin ongi egindako erronka garrantzitsua izan da baina oraindik hobe lezake “trazableago”, ezabaezin eta garden egingo lukeen sistema iraultzaile honekin, azpimarratzen du, itxarote zerrendetan antzeko prozesura apuntatuz”. Pilar Laguna. Diario Médico. 2018ko urtarrilak 1.

  • Bloke sistema berak historia kliniko bakoitzeko (criptopaciente) bertsio bakarra baimentzen du, zein sistemako erabiltzaile desberdinek eguneratzen duten, kasu honetan, osasuneko profesionalek osasun zentro desberdinetan. Honek pazienteentzako arreta zehatzago eta berehala eguneratutakoa eskaintzen du, bizi kalitatearen hobekuntza dakarrelarik.
  • Bloke kateak hornitzaileak datu babeserako indarrean dauden araudiak betetzea bermatzeko mekanismo bezala funtziona dezake, pazienteek emandako baimenak eta baita historia klinikoaz egiten den erabilera eta datu hauen erabileran egiten den trazabilitate osoa erregistratzen dituelako.
  • Osasun publikotik pribatura bideratutako pazienteek bere historiak transferi ditzakete hornitzaile pribatuekin era elektroniko, automatiko eta errazean. Honek datuen partekatzea bizkortzen du, zeinak pazienteez denbora gutxiagoan arduratzea ahalbidetzen duen, horrela osasun-arretaren kalitatea hobetuz.
  • Datu medikuen biltegi sendo, zehatz eta eguneratua edukitzea ahalbidetzen du. Aplikazio hau osasun arretako zerbitzu desberdinak oraindik gehiago hobetzeko oinarria izan liteke, adimen artifiziala den bezala, zeinak paziente baten etorkizuneko gaitzak iragartzea ahalbidetzen duen edo gaixotasun ikerketarako informazio anonimoa ematen duten pertsonei “criptodivisa” bitartez ordaintzea, beste aplikazio batzuen artean.

“Osasun publikoak benetako iraultza jasango du historia mediku mota guztiak erregistratzeko eta osasunaren kudeaketaren arazo klasikoetako bat ebazteko balio duen bloke kate sistemarekin.”

Aurrerapen guzti hauek ez dute kodifikazioa axolagabe utzi, informazioa era banatuan, kodetuta, erregistratzea baimentzen duenez gero ingurune osoan; zeinean kodifikazio desberdinak egon arren (UMLS, CIE-9, CIE-10, Snomed; HI7,…),  agente batzuk edukiak negoziatzeko gai diren kodifikazio akordio unibertsal eta estandarizatuetara iritsiz eta mantentzen den informazioa segurua den: bererako sarbidea duten haiek soilik berreskura dezakete aipaturiko ezagueraren partea eta agenteen arteko bitartekaririk ez dago. Honela datuak ez dira inoiz katetik kanpora irteten, guri gehitutako hornitzaileei soilik hornitzen dizkiegu patroiak, paziente profilak eta erregelak, konklusio, ziurtasun eta adierazgarri eran profil bakoitzerako terapiarik onenak zein diren adierazteko.

Beraz, Blockchain-ek historia klinikoen pribatutasuna eta segurtasuna ziurtatzeaz gain, kodifikazio zehatzagoa ahalbidetzen digu eta erabiltzaile ugarik adostutakoa.

Gai honen gainean gehiago irakurtzeko:

  1. “VIII Reunión del Foro de Interoperabilidad en Salud” organizado por Sociedad Española de Informática de la Salud. Fecha: Abril 2018. https://seis.es/wp-content/uploads/2018/04/128.pdf
  1. Libro Blockchain: https://libroblockchain.com/blog/
  2. Diario Médicohttps://www.diariomedico.com/tecnologia/blockchain-de-la-criptomoneda-al-criptopaciente.html

Berriarekin lotutako bideoa:

No tags